Leinua
  • leinua
    ... Euskal jendea bizkorra da,
    dotorea eta bere alaitasuna xehea da.
    Dantzak arinak dira,
    gehiegikeriarik gabekoak ...


    Maurice Ravel
  • image description image description
  • image descriptionimage description

leinua konpainia

Bide originala eta zorrotza hartuz, tradizioa eta sorkuntza uztartuz, Leinua euskal artearen herri konpainiak, dantza bizi eta gaurkotuaren ideia defendatzen du. Hogeita hamar bat dantzari eta musikari adituz osatua, Leinua Konpainiak Frantzia eta munduko beste eskualde anitzetan eman ditu bere emanaldiak (Hego Korea, Kanada, Herbehereak, Gales, Suitza, Irlanda … ).
2010an Leinuak Sakratua sortu zuen. www.sakratua.com webgune monografikoa bisita ezazu.

leinua eskola

Leinua Konpainiaren benetako haztegia, Leinua euskal dantza eta musika eskolak, bere finantzamenduan parte hartzen duten hiru herrietan garatzen ditu bere ekimenak: Hiriburu, Milafranga eta Mugerren.

leinua txaranga

Euskal dantza bere izaera guztietan: begiratzen dena, baita mutxiko eta beste herri dantzen inguruan partikatzen dena ere. Dela hogei urte, Leinuak, Ibaialde elkartearekin batera, Baionako Festetako Dantzazpi ospetsua sortu zuen. Urtero, Leinua Txarangaren musikariek milaka pertsona erakartzen dituen dantzaldi hau animatzen dute. Ekimen hau zale guztiei zuzendua da. Horretaz gain, urtean zehar festa anitzetan ikusten ahal gaituzue.

leinua lagun

Leinuaren dantzari, abeslari eta musikari ohiek osatua, elkarte honen helburuak belaunaldi gatzeen proiektuak sustatzea eta Euskal Herrian eta kanpoan bizi diren kideen arteko harremanak laguntzea dira.