Leinua

1988an dantzari "ibilkari" batzuk - gehienak Baionako Orai Bat dantza elkartekideak - jantzi osagabe batzurekin heldu ziren herriko etxeak garai hartan utzi zien "aurrefabrikatu" gelara. Hamabost bat dantzariek - gazteenak hogei urte ere ez zituen - adin horretan ohikoa den gogoarekin leku hau bereganatu zuten.


Leinua elkartea sortu zen.


1988-1989ko ikasturtean leku hondatua ongi edertzeari ekin zioten. Bakoitzak pintore, elektrizitategile edo zurgile gisa inprobisatuz aritu zen. Aldi berean, lehenengo kurtosak eman ziren eta dantzari gatze berriek taldea indartu zuten. 1989ko udan, Vierhoutengo Nazioarteko Festibalean (Herbehereetan) parte hartuz bukatu zuten lehenengo urtea.


Geroztik, ekimen gehaigo izan dira. Hona hemen garrantzitsuenetakoak:

- bidai anitz: Hego Korea (1994), Suitza (1995), Espainia (1998), Gales (2000), Kanada (2001), Portugal (2001), Belgika (2003), Suitza (2008), Hungaria (2009), Espainia (2010), Irlanda (2010), Marok (2012)…
- sorkuntza koregrafikoak: Nahas Mahas (1999), Hirubibat (2004), Euskal Urratsak (2006), Euskal Urratsak Ttiki (2007), Naizena Ez Naiz (2007), Sakratua (2010).
- bi diska: Anaban (2001), Kabalkadak (2009).


Ekimen artistikoez gain, Leinuaren dantzari eta musikariak zuzenean inplikatzen dira bi euskal dantza federazio lehiakide ohien elkartze-prozesuan. Euskal dantza eta musikaren praktika sozialaren aldeko proiektuak ere garatzen dituzte, batez ere:

- Dantzazpi, Baionako Festen euskal dantzaldi enblematikoa (1991tik),
- Baionako Festen Kantaleon-en sorkuntza Ibaialde elkartearekin batera (1996tik)
- Baionako Festen Karrikaldia (2006tik).

2011ko udaberrian Leinuak Etorkizuna sortu zuen: ekimen berri honek euskal musika eta dantza prozesu artistiko batean dantzari, musikari, koreografo eta konpositore guztiei irekitzea du helburu.