Euskal dantzaren transmisioa laguntzea
eta distiraduran parte hartzea,
hona laburbilduz Leinua elkartearen
helburu kultural eta artistikoa.
Leinua
Konpainia
Tradizioa eta sorkuntza uztartzen dituen bide berezia eta zorrotza hartuz, Leinua, euskal arte herrikoiaren konpainiak gaurko euskal dantza biziaren ideia defendatzen du.
Hogeita hamar bat dantzari eta musikari trebatuek osatzen duten konpainiak ikusgarriak aurkezten ditu Frantziako lurralde ezberdinetan eta munduan gaindi (Hego Korea, Kanada, Maroko, Hungaria, Irlanda, Alemania, Herbehereak, Gales, Suitza, Portugal, Espainia, …)
Leinua
Eskola
150 neska eta mutil dantzari baino gehiagok hornitzen duten Leinua Eskola Leinua Konpainiaren mintegia da. Konpetentzia handia duten arduradunek irakaskuntza segurtatzen dute. Leinua Eskolako dantzari motibatuenak Maurice Ravel-Euskal Herriko kontserbatoriak ematen duen irakaskuntza gehigarriaren ukatera bultzatuak dira.
Leinua
Txaranga
Euskal dantza bere osotasunean: begiratzen diogunari bainan ere partekatzen duguna mutxikoen eta beste euskal dantza bateratzaileen inguruan. Leinua Konpainiak bideratzen dituen ekintza artistikoetaz gain, musikariek dantzariak lagun euskal dantzaren eta musikaren praktika sozialaren aldeko egitasmoak garatzen dituzte: Baionako bestetako « Dantzazpi » edo « Karrikaldi » hitzorduetan, « Hiruak Dantzan » ...
Leinua
Folk
Hau idekia da euskal dantzaren herri-errepertorioa menperatzen dutenei. Bereziki beste lurralde batzuetan ohizko dantzaldietan ematen den errepertorioa ikasi nahi dutenen tailerra da (Biarnoa, Gaskonia, Auvernia, Poitou, Bretainia …)
Betiko
Leinua
Leinuako ohikoaz osatua (dantzari, musikari...) sekzio horrek noizbehinka bere gaitasunak proiektu artistiko edo kulturaletara eraman nahi ditu.
Leinuako
Bihotzdunak
Sekzio hau jantziak eta dantza materialak sortzen eta zaindu lagundu nahi duten guztier zuzendua da.